|
|
||||||
Apitoxina - Erleen pozoia Julio César Díaz mediku eta apiterapeuta argentinarrak "Apiterapia Hoy" liburua plazaratu zuen eta horren euskarazko bertsioa 2005ean argitaratu dugu "Erlea gure sendagile" izenburua duena. Hona liburu horretan erleen pozoiari buruz idatzi duen atalaren zati bat: Esan beharrik ez dago erlearen eztena eta pozoia bere defentsa tresnak direla, erlauntza den erakundearen baitan; eta funtzio hori eraginkortasunez betetzen dutela. Eztenak –daukan nerbio egitura bereziagatik– mugitzen jarraitzen du heldu ondoren erlearen soinetik libratu arren, eta bere pozoi zakutxoa taupaka eta biktimaren kontra bonbeatzen ikus daiteke. Bestalde, ezten honek muturrean bi egitura independente ditu paraleloan luzatzen direnak. Egitura hauek arrantzarako amuen antzeko mutur bana dute. Horregatik eztena ziztatu denean lehenik egitura batek jotzen du sakonera eta ondoren besteak, eta horrela gero eta gehiago barnatzen da eztena zakutxoak pozoia bonbeatzen duen bitartean. Eztenkada hartu duenak egin dezakeen onena azazkal ertzarekin eztena kentzea du, pozoi zakutxoa ez estutzeko arreta ipiniz. Segun eta
zenbat eztenkada jaso dituen, pertsonari pozoiak eragin diezaioke: arterietako
presioa apaltzea, shockean sartzea eta ondoren hiltzea; beti ere tratamendurik
ezarri ez baldin bazaio. Pertsonaren sentsibilitateak etapa hori gainditu
badu, erleen pozoiak bere baitan duen militinak globulu gorriak suntsituko
dizkio eta bere efektu antikoagulatzaileak eragin diezaioke odoljario
baskular zabal bat, eta gainera globulu gorrien suntsiketagatik giltzurrunak
“buxatu” ere bai. Hala ere, oso bestelako gauza da erleen pozoiari alergia izatea. Kasu honetan erreakzioa ez da nozitu diren eztenkaden kopuruaren araberakoa, eta alergia kontu baten aurrean baldin bagaude, larrialdi zerbitzu medikoetara jo behar dugu, dekadrona bezalako kortikoide baten injekzio batekin pertsona horri bizia salbatu diezaiokegu eta. Logikak agintzen du alergikoa denak ez duela lan egin behar erleekin, eta erlauntzeko produktuak ez dituela kontsumitu behar, ikusi dugunez neurriren batean pozoiez kutsatuta egoten dira eta. Erlearen pozoiak duen osaketa kimiko konplexuak zenbait erreakzio eragiten dizkio giza organismoari, sartzen dizkion substantziengatik, eta era normal batean funtzionamendu bidez askatzen diren substantziengatik. Histaminak du, adibidez, hanturaren eta alergien erantzukizuna. Berak eragiten du oinaze-bero-gorritasun-hantura tetrada klasikoa. Brakidina ere zabaltzen da, oinazea eragiten duena, eta azido arakidonikoa, aipatu ditugun prozesuetan laguntzen duena. Laburbilduz, beraz, erlearen ziztadak inflamazioa, oinazea eta sistema immunitarioaren suspertzea eragiten ditu, eta hipersentikortasun erreakzioak ere (alergia) ekar ditzake. Sistema immunitarioaren suspertzea uste zen zirkulazioan dagoen plasma-kortisola (giltzurrun gaineko guruinek sortzen duten kortikoide naturala) eztenkaden ondorioz ugaritzeagatik gertatzen zela. Gaur badakigu prozesua askotxoz konplexuagoa dela, mekanismo logiko hori alde batera utzi gabe. Odoleko kortisolaren zikloa konplexua da, baina oso ikertua dago. Kortisolaren ziklo zirkadianoa deitzen zaio eta gure eguneroko funtzionamenduarekin zerikusi handia dauka. Jakina da kortisola maila handiagoan egoten dela goizeko 8etan (egun berriari ekiteko prest gaudenean) eta gero jaisten joaten dela, mailarik apalenera goizaldeko ordu bietan iritsiz (ordu horretan gertatzen dira erditzerik eta infarturik gehienak). Aipatu dugu erleen pozoiak osaketa kimiko konplexua duela, eta ez dugula erabat ezagutzen. Osaketa horretan badira karbohidratoak (azukreak), lipidoak (koipeak), aminoazidoak, peptidoak, proteinak eta entzimak, mineralez gain. Entzimen artean honakoak aurkitu dira pozoian: A2 eta B Fosfolipasak, Hialuronidasa, Fosfomonoesterasa azidoa, a-D-glukosidasa, lisofosfolipasa, eta abar. Hialuronidasa da, esate baterako, ehunak “irekitzen” dituena, pozoiari gehiago sartzeko bidea eginez. A2 eta B Fosfolipasek etorkizun erakargarria daukate kantzerraren kontrako borrokan. Honetaz ikerketak egiten ari dira zenbait herrialdetan gaur egun. Zelulen mintzeko fosfolipidoak suntsitzeko betebeharra dute entzima horiek. Mintz hori suntsitutakoan, hil egiten da zelula. Gertatzen dena da gure soineko zelula normalek eraso horretatik babesten dituen kontra-entzima bat daukatela. Minbizia duen zelulak (anormalak) ez dauka babes hau, eta hori dela eta erleen pozoiak modu selektiboan suntsituko lituzke kantzerrak jotako zelulak, osasun onean daudenei ezertan eragin gabe. Hau da ametsezko (eta oraindik lortu gabeko) botika honekin lortzea espero dena. Oraindik lortu gabe dago entzima hauek soinaren atal egokira iristeko modua egitea, odolak berehala suntsitzen baititu. Erlearen
pozoiak polipeptido hauek ditu: Mellitina, F Mellitina, Apamina, 401 Peptidoa,
Sekapina, Tertiapina, Proteasaren Inhibitzailea, A eta B Prokaminak, eta
abar. Pozoiaren poliseptidoak: Mellitina, Mellitina F, Apamina, 401 Peptidoa,
Sekapina, Tertiapina, Proteasaren inhibitzailea, Prokamina A y B, etc.
Mellitinak eragiten du –dosien arabera- odoleko globulu gorriak
suntsitzea. Normalean zirkulazioa estimulatzen du eta bakterioen eta onddoen
kontrako ahalmen arin bat badauka. Apaminak nerbio-sistema pozoitu dezake.
Normalean zirkulazioa estimulatzen du eta odol-hodien iragazkortasuna
handitzen du hein batean, hanturak (edemak) sortzen lagunduz eta eragindako
atalera globulu zuriak etortzea baimenduz, 401 Peptidoak egiten duen bezalatsu Pozoiak duen osaketa konplexuagatik pentsa zitekeen amina basoaktiboengatik (Dopamina eta Noradrenalina) eztenkadak hartu dituen pertsonaren arteri presioak handitu egin beharko lukeela. Hori teorian egia da, baina praktikan gaina hartzen dute odol-hodien iragazkortasuna handitzen duten substantziek, odoletik likidoa ateratzea baimentzen dutelarik; edo Histamina bezala odol-hodiak dilatarazten dituzten substantziak. Azkenean benetako eragina da arteri presioa jaitsi egiten dela. Eta eztenkadak asko badira (hartu dituen pertsonaren sentiberatasunarentzako) tentsioa gehiegi jaisten da. Zertarako erabiltzen da apiterapian erleen pozoia? Erabilera asko ditu eta efikazia izugarria du. Urte asko dira (milaka) erabiltzen dela era enpiriko batean edozein jatorritako (batez ere hezurretako) oinaze eta hanturetarako. Minez zegoen gorputz atalean ipintzen zen erlea bere eztena sar zezan. Gaur ikerketa zientifikoek berresten dituzte herri jakintzaren uste horiek, ondoren ikusiko den moduan. Hori baino lehen gauza oso garrantzitsu bat aipatuko dugu, irakurle aztiak aurreko lerroetan nabarmenduko zuena. Alegia, erleen pozoia dituen konplexutasuna eta osagai aktiboen kopuruagatik arriskutsu gerta daitekeela esku ez egokiek erabiliz gero. Horregatik, erleen pozoiaren indikazioa eta dosifikazioa erabat medikuaren esku egon behar du. Hau da erlauntzeko produktuetatik dietaren osagarritzat jo ez dezakegun bakarra; hori nahikoa ez bada, gogora dezagun bere izena: Pozoia. Apitoxina nagusiki da antiinflamatorioa, analgesikoa, basomotorea eta immunoaktibatzailea. Ikusi dugu baduela eragin hipotentsorea eta antineoplasikoa ere. Era berean handitzen du odolaren akzio fibrinolitikoa; hau da, odol-hodietan sor daitezkeen oztopo txikiak (tronboak), hodiok buxatuz infartuak eragin ditzaketenak, disolbatu egiten ditu. Hori oinarritzat hartuta, pozoiaren indikazio ezagunenak (beti medikuak bere irizpidearen arabera erabili behar dituela ahaztu gabe) aipatuko ditugu. Sistema immunologikoaren depresioa, zeina agertzen baita angina, infekzio txiki, marranta eta gripe errepikakorretan. Arteria- edo zain-tronbosia, bai koronarioa, zerebrala edo barizeetakoa. Hipertentsioa, bronkioetako asma, displasiak eta neoplasiak. Nerbio ziatiko, fazial, trigemino edo beste edozein nerbiotako neuralgiak. Mota guztietako, direla ehun bigun edo gogorretako, oinaze edo inflamazioak. Artritisa, artrosia eta erreumak (hau dateke erabilerarik ezagunena). Hainbat alergi sindrome. Pozoia zein dositan eta zein puntu zehatzetan ezarri medikuak erabakiko du beti. Era berean, tratamenduaren iraupena patologia motak, eta gaixoaren osaketa fisikoak eta egoerak baldintzatuko dute. Paragrafo berezia merezi dute alergi sindromeek (mota guztietakoek) eta artrosia eta erreumak bezala autoimmunitate gaitzak direnek. Lehen sailean –alergietan- organismoak okerreko defentsa egiten du eta prozesu bat abiarazten. Oinarrian pertsonaren defentsetako oker bat dago batetik eta bestetik prozesuaren piztailea (alergia “sutuko” duen eragilea). Autoimmunitate prozesuetan, aldiz, gizakiaren defentsek beren buruaren kontra erasotzen dute, gizakiari berari kalte eginez, erreumarekin gertatzen den moduan. Kasu hauetan apitoxinak immunomodulatzaile lana egiten du nagusiki, defentsei beren okerra zuzendu eta horiek beren ildora eramanez. Erreuma eta artrosiez ari garenean, nabarmena da ondorengo zikatrizazioa ere errazten duela pozoiak, makro eta mikrozirkulazioan eraginez (gogoratu behar dugu hezurrek odol zirkulazio ahula dutela), eta hori gutxi balitz, bere ahalmen analgesiko eta antiinflamatorioak gaixoari arindu bat ematen diote, bizi kalitatea hobetuz. Erlauntzeko beste produktuekin gertatzen den gisan, apitoxina erabiltzearen eragin mesedegarria bizkor gertatzen da, eta hala nabaritzen da sintoma gogaikarrienetan, hala nola oinazean eta hanturan. Baina ohartu behar dugu hau apitoxinaren berehalako eragina dela (arinduarena) eta epe luzera begira antolatu behar dela tratamendu integrala; honek sarri sendatzea ekarriko du, eta gutxienez ere gaixotasuna gelditzea. Argitu dezagun apitoxina epe luzean erabiltzeak ez duela berekin kontraindikaziorik, ez baitu ohitura edo erresistentziarik sorrarazten. Apitoxinaren eragin antiinflamatorioa nagusiki odol-kortisola ugaritzeagatik gertatzen da: kortikoide natural horrek ez ditu sintesiko kortikoideen kontraindikazioak eta desabantailak. Guruin suprarrenalez gain, hipofisia ere estimulatzen du. Eragin analgesikoa izan liteke postaglandinen (organismoaren bitartekari kimikoak dira hauek eta oinazearen prozesuan zer esan handia dute) sintesiaren inhibizioagatik. Beste esplikazio bat hipofisi-hipotalamoa eta guruin suprarrenalen hormona sistemaren normaltzea izan daiteke. Era berean blokeatuta egongo litzateke oinazearen informazioa gongoiletako (ganglioetako) sinapsi mailara daramaten nerbio-bulkada (eragin gangliolitikoa). Eragin basomotorea, odol-zirkulazioa (lokala bezala orokorra) hobetzen duena, lehen ikusi dugunez nagusiki apamina, histamina eta hialuronidasak eragiten dute. B.N. Orlov-ek honela laburbildu du erleen pozoiaren eragin biologiko handia: “1.- Dosi terapeutikoetan erleen pozoiak hipofisi-suprarrenalen sistemaren jarduera funtzionala handitzen du eta organismoaren babeserako indarrak mugiarazten ditu. 2.- Mellitina eta beste peptidoek eragin antiarritmiko sendoa egiten dute eta ahalmen kardioestimulagarriak dituzte. 3.- Erleen pozoiak hipotentsioa eragiten du eta garuneko odol-hodiak dilatatzen ditu. 4.- Erleen pozoiak berekin dakar zenbait babes erreflexu garatzea. 5.- Erle pozoiak edemak sortzea galarazten du eta oinazea goxatzen. 7.- Erle pozoiak odolaren jarduera fibrinolitikoa handiagotzen du. 8.- Erle pozoia eragile immunologiko aktiboa da”. (Iturria: “Apitoxina – Su uso en medicina”. Nestor Urtubey irakaslea). Aurretik esandakoari ikerketa zientifikoen laburpen honek zerbait erantsi die: erle pozoiak duen eragin antiarritmiko eta kardioestimulantea. Erle pozoiak badu erabateko kontraindikazio bat: alergia dion pertsona. Horretaz aparte, arrisku-mesedea baloratu beharreko kasu moduan, neurri batean kontraindikazioak izan daitezkeenak aipatu behar dira: kardiopatia desorekatua dutenak, diabetiko kronikoak, hemofilikoak, giltzurrunetako gutxiegitasuna dutenak eta haurdun dauden emakumeak. Bada beste eztabaida bat betirako dena: ea hobea den erleek berek egitea ziztada ala prozesatutako apitoxina hartzea. Apitoxina prozesatuak baditu abantaila batzuk; horien artean, produktu garbitua dela eta osagai arriskutsuenak edo urtikanteak kendu egin zaizkiola. Baita ere eztenkadaren mina eta infekzioak edo tetanosa bezalako ondorio ez ohikoak saihestea. Erlearen aldekoek aldiz diote ez dela pozoiarentzako biltegi hoberik erlea bera baino; ziztadaz hartutako pozoiak ez dituela galdu apitoxina egiteko lehortzerakoan desagertzen diren osagai lurrunkorrak; eta batez ere, askoz merkeagoa dela. Ni neu biekin nago ados. Gaixoak apitoxina garbituarekin tratatzen ditut oso emaitza onekin; eta neure burua nahi gabe tratatzen dut erlauntzen artean erleek ziztatzen nautenean. Beharbada erantsiko nuke erosotasunari begira, batez ere hirietako gaixo eta medikuei gehiago komeni zaiela apitoxina prozesatua: flasko batean eduki eta xiringa batekin dermis barruan edo larruazalpean behar den une eta lekuan ipintzea erosoagoa da, erlekume bat buru gainean burrunban edukitzea baino. Apitoxina garbitua erabil daiteke dermis barruan edo larruazalpean sartuz, eta behar den kasuetan baita artikulazio barruan edo zain barruan tanta-jario bidez ere. Apitoxina erabiltzeko beste alternatiba berarekin egindako krema eta pomadak dira. Hauek aholkatzen dira arazoak une batekoak direnean, hala nola eztenkada, traumatismoa eta beste edozein eratako oinazeak. Arazoa dagoen lekuan eman behar dira, leun igurtziz osagarri aktiboak azalean errazago barnatu daitezen. Beti gogoan izan behar da hauen erabilera injekzioarena edo erle eztenarena baino “etxekoagoa” izanik ere pozoiaren osagai aktiboak larruazaletik barnatzen direla eta bere eraginak zabaltzeagatik problemak sor ditzaketela; edo sentibera den pertsonari alergia atake bat eragin. Aurrekoa
laburbilduz, esan dezagun erle pozoia erabili edo aholkatu daitekeela
ondoko gaitzentzako: |
|