lehen orrira itzuli
Ir a la página en castellano

Almidoirik Gabeko Dieta

Ebringer doktoreak E.A. martxan jartzeko errudun nagusia Klebsiella Pneumoniae bakterioaren infekzio bat dela erakutsi ondoren, ohiko medikazioarekin batera (batez ere Sulfasalazina edo Salazopirina du Ebringer doktoreak gustoko) dieta bat proposatzen zien bere gaisoei: Almidoi Gutxiko Dieta (Londresko Dieta izenez ere ezagutua).

Urte batzuk beranduago, Ebringerrek sendabidean ipinitako zenbait gaisok Ameriketara eraman zuten han hitzaldi sail bat eman zezan. Eta ondoko urteetan, honen eraikuntza teorikoari eta bere dieta proposamenari jarraipena eman eta proposamen berriak egiten hasi zen bere aldetik gaiso talde hori. Tarte horretan, hesteetako gaitz bat (Kolon Irritablearen Sindromea) Almidoirik Gabeko Dieta batekin tratatu eta kontrolatu duen duen Carol Sinclair-en proposamenekin erkatu zituzten.

Bere artean medikurik ez duen talde honetan formazio handiko gizon eta emakumeak daude, ingeles eta iparramerikarrak gehienbat, baina munduko beste lekuetakoak ere bai. Gaur egun Kickas.org izeneko elkarte birtualean daude bilduta. Almidoi Gutxiko Dieta (Low Starch Diet, LSD) eta Almidoirik Gabeko Dieta (No Starch Diet, NSD) Espondilitisaren erabiltzeko oinarriak eta moduak Manual Dietético de la E.A. (Gaztelaniaz) dokumentuan biltzen ditu John Merchant-ek.

Espondilitisaren kontrako bere borroka pertsonalean Ebringerren irakaspenetatik baina baita Estatu Batuetako zenbait dietista klasikoetatik edanez, sintesi lan oso zehatza egin du John Merchantek. Aipatu Manual horretan dago horren adibide bat, eta berrikitan plazaratu duen liburu batean ere bai. "Surviving the Autoimmunity Challenge" du izena liburuak.

John Merchantek, gainera, E.A.ren erruduna Klebsiella bakterioa izatearen logikari jarraituz, dieta eta barauez gain antibiotikoak ere erabiltzen ditu, aipatu liburu horretan eta goragoko Manual delakoan esplikatzen duen legez.

Izorrategi.org honen egileak 2001eko uztailetik frogatu du dieta hau bere buruan, eta bide luze horretan izan duen esperientzia biltzen duen atala laster egonen da on-line.

Klebsiellan hainbeste zentratu gabe baina bai Heste Iragazkorraren Sindromean, gizakiaren egituraketa genetikoarentzako desegokia den elikadura modernoarekin lotu du Montpellierreko Seignalet doktoreak. Aparteko atal bat eskaintzen zaio berari.

Holandan, Amsterdam Kliniek ospitalean ere dietan oinarritutako tratamendua erabiltzen dute E.A.rentzako. Amsterdameko tratamendu hau, hala ere, dieta arau orokor batzuetan baino gehiago gaiso bakoitzaren alergia eta infekzioak aztertu eta neurrira egindako dieta gehi alergiaren kontrako estrategia konplexuagoetan oinarritzen da.

GORA ITZULI