|
|
||||||
Zahartzarora osorik iristeko gerra plana ESPONDILITIS Ankilopoietikoa diagnostikatu badizute, gerran zaude, adiskide. Sufrituko duzu gerra honetan, baina asko ikasi ere bai, eta aldatu egingo zara, helduagotu. Etsai hau erabat menderatzea oso zaila da, baina gauzak ondo eginez (eta zorte pittin batekin) etsaiak zu ez mendean hartzea lortuko duzu. Hona gauzak ondo egiteko nire ustez behar dituzun zenbait giltza: 1.- Bizi osorako gerran zaudela onartu ezazu. Zenbat eta lehenago aitortu hori zure buruari, orduan eta hobeto egingo diozu aurre Espondilitisari, zorte pittin batekin. Gerra gogorra izango denez, gaitza eguneroko zure bizitzan integratu eta denbora bat (dedikazioa) eskaini behar diozu iadanik. Esponditisaren kontrako borrokan behar dugun denbora (ariketa fisikoa, informazio bilketa, jarraipen medikua) ezin dugu ezeren truke utzi: lehentasuna du guretzako borroka honek. Garaiz gaudenean ez badugu hartzen, berandu denean nahiko dugu hartu denbora hori... eta orduan beranduegi izango da. 2.- Hau zure gerra da. Laguntzaileak izango dituzu borroka honetan, baina egunaren 24 orduen 60 minutuetako bakoitzean zeu egongo zara Espondilitisarekin aurrez aurre. Espondilitisa "eliteko jendeentzako gerra" da: harrotzeko gauza ez da baina gaisotasun serio eta konplikatua egokitu zaigu bizitzan, eta gu eliteko borrokalariak izatera behartuta gaude. Asko jokatzen dugu gerra honetan besteren eskuetan itsu-itsuan gure etorkizuna uzteko. 3.- Ez gorde arazoa, hitz egin. Zure problemak neurri handi batean zure familiartekoek ere (gurasoek, senarra edo emazteak, haurrek, hurbileneko lagunek...) jasan beharko dituzte. Lasai hitz egin ezazu haiekin zure gaitzaz, sentsazioez eta beste. Haiek, zure arazoak onartu beharko dituzte, eta arazo horiek konpontzeko edo arintzeko denbora eta dirua behar dituzula ere bai. Bestalde, bizi osorako gaitza izatean krisi garaietan tristuran sar gaitezke, borrokarako desmotibatu, edo etsi. Horretarako ere oso inportantea da gure ingurukoak gure arazoen jakinaren gain egotea, makalaldi horietan lagundu ahal izango digutelako. 4.- Zeu zara gerra honetan jenerala. Hainbat jendek lagundu nahiko dizu (gurasoek, bikotekideak, lagunek) eta beste askorengana joko duzu laguntza eske (medikuak, sorginak, terapeutak, sendatzaileak...). Baina sar ezazu buruan guzti horien artean inor ezin dela izan gerra honetan zure jenerala. Zenbat eta denbora gehiagoz uzten duzun zure gaixotasuna beste batzuen esku, orduan eta gainerago etorriko zaizu etsaia. Zenbat eta lehenago ohartu jenerala zeu zarela (zure muga eta guzti) orduan eta hobeto egingo diozu aurre etsaiari. 5.- Gerra noren kontra duzun seguru eduki. Okerreko diagnostiko batek denbora asko galerazten du, eta denborak gaitzaren kalteak ugaritzen ditu. Espondilitisa duela gutxi diagnostikatu badizute, bigarren diagnostiko bat edukitzea oso inportantea duzu, segurtasun osoa edukitzeko. Ekipo (eta ospitale) ezberdin batek egin behar dizu bigarren diagnostikoa. Dirua kostako zaizu, baina zure bizitzan egindako inbertsiorik onenetakoa izango da. 6.-
Gerra fronte nagusiak hauek dira (eta denetan egin behar duzu
lan): 7.-
Ez utzi ofizialei jeneral izaten; ordainetan, ofizialei zuku guztia
atera. Ofizial bat ez da jeneral. Fronte batean
espezialduak diren profesional-espezialista askok jeneral itxurak egiten
dituzte. Mina arintzeko botikak ematen dakien medikuak hitz egingo digu
dagoen bakarra berea balitz bezala. Terapia fisikoan oso ona den batek
gutxi jakin dezake minak arintzeko botikez edo batere ez gure gaitza geldiarazteko
dauden bideez. Suplementuetan espezialdua dagoen naturopatak gutxitan
daki terapia fisikoez eta seguru ez dakizkiela gure gaitzaz gaur dauden
informazio asko. Horietako askok gainera ez dute eztabaidarik onartzen,
galdera asko egiteak "moskeatu" egiten ditu, haserretzen dira
haien lana zalantzan ipintzen badugu, ez dute besteren alternatibarik
jakin nahi...
8.- Informazioan datza boterea. Informazio iturri asko
ditugu: 9.- Une bakoitzean nola zauden jakiteko neurgailu zehatzak erabili. Askotan ez da errez jakiten zein den une bakoitzean gure egoera: orain hobeto ala okerrago nago iaz baino, atzo baino hobeto ala okerrago nago gaur? Batzuetan, gure egoera okerragora doa baina gure sentsazioak ez dira hain txarrak. Beste batzuetan, egoera nahiko txukuna da baina gure oinazeengatik guk gauzak oso ilun ikusten ditugu. Komeni da une bakoitzean nola gauden nahiko garbi jakitea. Horretarako,
neurgailu batzuk hauek dira: 10.- Goxagarriak eta konponbideak ondo berezi. Goian aipatu ditudan gerra fronteen bereizketan garbi geratu denez, gauza bat da "gaitzaren aurrerapena geldiarazi edo kontrolatzea" eta oso bestelakoa "Minak arindu edo kentzea". Terapia fisikoek eta suplementuek bezala, minak arintzeko erremedioek ere garrantzia handia dute. Eta medikuek ematen dizkiguten botikak ia gehienetan minak kentzeko dira. Baina denen gainetik, jakin behar dugu zer dagoen gure gaitza geldiarazi edo kontrolatu dezakeena. Espondilitisa inmunitate sistemaren arazo batekin lotutako gaitz bat da: gure gorputzak oker ulertzen du mezuren bat eta kanpoko etsai bati aurre egiten ari zaiola sinetsita bere buruari ari zaio eratsotzen. Ia mundu guztia dago ados gaitz honen osagai genetikoan (HLA B27koak garenok probabilitate handiagoa dugu gaitza harrapatzeko) baina jakintsuaak ez dator bat gure sistema inmunitarioa sutan zerk ipintzen duen epaitzerakoan. Ondorioz,
Espondilitisa kontrolatu edo geldiarazteko terapiek gaur egun bi atal
hauetako bati ekiten diote: edo sistema inmunitarioa manipulatzen saiatzen
dira; edo hori "sutan" ipini eta mantentzen duen hesteetako
arazoari heltzen diote. Beraz, norbaitek esan badizu gure gaitz honek ez duela sendabiderik edo kontrolatzeko modurik, ez dizu egia esan: ez da beti erreza, baina kontrolatu daiteke. Eta lana txukun eta metodoz egiten baduzu, zuk ere kontrolpean izango duzu: hori izanen da zure saria, jeneral burutsu eta langilea izateagatik. 11.- Froga berriak ordenuz eta metodoz egin. Gaitz kronikoa dugunok gure bizitzan hainbat botika, erremedio eta terapia frogatzen dugu, gure egoera hobetu nahian. Horietako bakoitzak balio dizun ala ez seguru jakiteko, metodoz aritu behar duzu. Ez frogatu bi gauza berri batera. Froga bat egin eta beste bati ekin bitartean denbora bateko tartea utzi, ziur egoteko on ala txar egin dizuna halakoa edo bestelakoa dela. Ahal dela, beste espondilitiko batek frogatu duen eta informazioa eman dizun esperimentua izan dadila. 12.- Eskuzabal joka ezazu. Interneten aurkituko duzun informazio eta laguntza hein handi batean asko irakurri, ikusi eta esperimentatu duten espondilitisdunek eskuzabal lan eginda eskainitako opariak dituzu. Urrezko opariak dira. Denok ematen ahal dugu zerbait. Zuk ere eskaini Espondilitis Ankilopoietikoarekin ikasi duzuna beste afektatuei: eta gutxiena espero zenuenaren eskutik ordainduko dizu bizitzak esperientzia eta ezagutza berriekin. |
|