|
|
||||||
Azido-basiko orekaren garrantzia
Gai honen garrantziaren berri Iparraldeko lagun espondilitisdun
batek eman zidan. Jean Seignalet
immunologo famatua ezagutzeko zoria izan zuen adiskide honek -almidoirik
gabeko dieta egiten du nik bezala berak ere- esan izan dit bera sintoma
oso nabarmenez ohartzen dela noiz daukan gorputza azidifikatuta. Adibidez:
janari azidatzaileak hartzen baditu -batik bat haragi gorriak, barrukiak,
gibela, arrautzak, eta abar- honek hortz eta entzietako minberatasuna
eragiten dio. Berak bi informazio iturri erakutsi zizkidan: Gure gorputzarengan azido-basiko orekak daukan garrantzia lotuta dago mikroelikagaiak ugari eta asimilatzeko moduan eskuratzeko gure organismoak daukan beharrarekin. Honakoak dira mikroelikagaiak: oligoelementuak, mineralak, aminoazido esentzialak eta gantz azido poliinsaturatuak. Mikroelikagai horietako batzuk edo asko faltan izatea gaixotasun askorekin lotuta dago. Gure soinean
mikroelikagai horiek barneratzeko lana egiteko 15.000 entzima ezberdin
daude. Gutako bakoitzak -genetikaz- entzima kapital bana dakargu, handiagoa
edo murritzagoa norberaren arabera, eta kapital hori aldatzen joango zaigu
gure bizikeraren edo kanpotik jasoko ditugun erasoen arabera. Urritasun,
gehiegikeria edo kanpoko eraso bakoitza, gure entzima-kapitalean ageriko
da. Baina entzimak bezala mikroelikagaiak ere hain ugariak direnez, pertsona
bakoitzari gorabehera ezberdinak egokitzen zaizkio: egoera ezberdin horiei
jakitunek gaztelaniaz "terreno" deitzen diete eta frantsesez
"terrain"; euskaraz "zoruak" deituko diegu. Hauek
dira "zoru" nagusiak: Hemen zoru azidoaren gorabeherak aztertuko ditugu. Hasteko, azidotasuna (edo alkalino edo basikotasuna) pH indizearekin lotuta dago. pH indizeak adierazten du materia batek hidrogeno ioiak askatzeko daukan gaitasuna. Horrela, pH neutroa 7-an ipintzen badugu, azido erabatekoa 0 izango litzateke eta erabateko alkalinoa 14. Gure odolaren pH egokia 7,4 dela esaten da, pH alkalino samarra. Baina arazoa honetan daukagu: gure soina osasuntsu egongo bada barnean ditugun likidoen pHak (odolarena, linfarena...) 7,36 eta 7,42 artean egon behar du. Gai honetan
nozitzen ditugun arazoak ia beti azidifikazio handiegiarekin daukate zerikusia.
Ondoko arrazoietakoren bat edo batzuengatik gertatu ohi da: Gure soinak azidifikatze eraso bati aurre egiteko delako tanpoi sistema batzuk dauzka. Tanpoi sistema horiek erregela honen arabera egiten dute lan: azido 1 + base 1 = gatz neutro 1. Tanpoi sistema hauen artean mineralek garrantzia berezia dute. Badira mineral azidoak (sufrea, fosforoa, kloroa, fluorra, iodoa, silizea...) eta badira alkalinoak (kaltzioa, sodioa, potasioa, magnesioa, kobrea, burnia, manganesoa...). Gure gorputzak mineral alkalino hauek erabiliko ditu bere azidifikazioa neutralizatzeko. Gorputzaren azidoaren erregulazioa %90ean birikek burutzen dute, mota askotako azidoak azido karboniko bihurtuta kanporatzen ditu-eta arnasean. Horra zergatik den hain garrantzizkoa ariketa fisikoa alor honetan; oinezko ibilaldi luze baten ondoren gure pixaren pHa alkalinoagoa izango da aurretik egindakoarena baino. Azidotasuna ahultzeko beste sistema giltzurrunei lotua dago, pixaren bidez. Hirugarren bidea -mugatuagoa- larruazalarena da; aski da ikustea nola azidotasun gehiegizkoagatik batzuetan dermatosia sortzen den. Gure organismoa
egon daiteke azidotuta arrazoiotakoren batengatik: Ehunetako azidotasunak ondorio garrantzizkoak ditu hezur eta giltzaduretako gaixotasunak ditugunontzako: gure soinak bere pHa normaldu nahian hezurretatik kaltzio fosfatoa ateratzen hasten da, kaltzio hau urtu eta odolera pasako da, hidrogeno ioi gehiegizkoak harrapatu nahian. (Gure baserritarrek gisa berean erabiltzen zuten karea, soroetako lurraren azidotasuna hiltzeko). Azidosia kronikoa denean hezurren erreserbak ahitu eta desmineralizazio gogor bat nozituko dugu. Emakumeek menopausiatik aurrera jasaten dituzten kaltziogabetze arazoak sistema honen arabera gertatzen dira. Mineralen agortze prozesuan gertatuko dira hortzetako txantxarrak, hezur eta giltzaduretako minak, osteoporosia, ile eta atzazalen ahultzea... Christopher
Vaseyk aipatu dugun liburuan azidosiak eragindako kalteen zerrenda hau
eskaintzen du, arazo hau ote daramagun zalantzan gaudenoi argigarri gerta
dakigukeena: Soinaren azidotzeak are okerragotzen du iadanik hondatuta daukagun gure hestearen hiper-permeabilitatea ere. Ondorioz, gure soina errazago kaltetu dezakete bai mikrobioek -infekzioak eraginez- eta bai mikrobio horien peptido eta eratorriek; alegia, espondilitisa bezalako immunitate erreakzioak eragiten dituztenek. Nola jakin
dezakegu azidosi handi bat daukagula? Modu bat goizeko isuri edo pixaren
pHa neurtzea da -baina bigarrenarena, ez lehenbizikoarena- eta bazkaldu
eta afaldu aurrekoak ere bai. Vaseyk bigarren modu bat ere proposatzen
du: ikusi ea gure giharrek min hartzen duten zanpatutakoan; test hau trapezioetan,
eskalenoetan, kuadrizepsetan eta psoasean egin behar da. Nire ustean,
gorago aipatu ditugun arazoetakoren bat nozitzen baldin badugu, azidosi
bat daukagula pentsa dezakegu eta hipotesi horren gainean konponbideak
bilatzen hasi; hiru alorrotan: Dietari dagokionean, janari bakoitzak azido-basiko orekan zein eragin daukan ezagutu behar da. Janariak honetan hiru motatakoak izan daitezke: alkalinotzaileak, azidoak edo azidotzaileak. Bestalde, norberak bere burua ezagutu behar du, bakoitzak ezberdina dugulako azidoak metabolizatzeko ahalmena; batzuek azidoak errazago asimilatzen dituzte eta beste batzuek nekezago. Janari batzuk azidotzaileak baldin badira eta beste batzuk alkalinotzaileak, pertsona guztientzako dira horrela. Aldiz, elikagai azidoen atalean sartzen direnek, osagarri azidoak eduki arren, eragin azidotzailea ez die egingo metabolismoan ahuleziaren bat dutenei baizik; metabolismoa "osasuntsu" daukatenek janari azido horiek ondorio alkalinoa eta mineraleztatzailea eragingo die. 1.-
Janari AZIDOTZAILEAK a) Haragi eta arrainak. Esnea eta gazta hein txikian dira azidogarri, baina proteinak animalien ehun eta haragitakoak direnean (okela, barrukiak, arrautzak, arraina) proteinok azido fosforikoa eta sulfurikoa eta purinak dauzkate. Hiruotatik, lehen biak azidoak dira eta purina berez alkalinoa da baina gizakiak eliminatzen duenean azido oso toxikoak sortzen ditu, tartean azido urikoa. Ondorioz, animalien okela jateak beti sortzen ditu azidoak. Honetan gizakiok animalia haragijaleetatik ezberdinak gara. Hauek urikasa izeneko enzima baten jabe dira, eta horren bidez azido urikoa %98an desegin dezakete. Baina gizakiok enzima hori ez daukagunez, guretzako azido urikoak arazo gehiago dakar. Bestalde, purinak haragitik at aurki ditzakegu leketan (100 gramo soiak 200 gramo txerri haragik adina purina darama), kafean, dutian eta kakaoan. Horregatik ipini ditu Vaseyk janari azidotzaileen zerrendan. b) Gantzak. Gure soinak lanak ditu asimilatzen gantz azido aseak, bai animalietatikoak (koipea, seboa, okela eta arrain koipetsua) eta bai landareetatikoak (margarina, gurin bejetal hidrojenotuak, olio birfinduak). Kakahuete edo araxidaren olioa da azidotzaileena. Aldiz, hotzean lehen presioz ateratako olio garbiak oparoak dira gantz azido asegabeetan eta ondorioz ez dira azidotzaileak. c) Laboreak. Horien jateak beti sortzen ditu azidoak eta ondorioz azidotzaileak dira bai birfinduak direnean eta bai integralak direnean. 2.-
Janari AZIDOAK (Nire aldetik, zerbait esan behar dut eztiari buruz: apiterapian adituen ustez eztia azidoa izanik ere alkalinizatzaile lana egiten du. Horregatik gomendatzen dute antiazidotzat, hasieran eragin azidotzaile txiki bat daukan arren, gero urdailera iritsitakoan honetan erreakzio alkalinotzailea eragiten duelakoan). Lau faktore
eduki behar dira kontutan norberak azidoak nola metabolizatuko dituen
ulertzeko: 3.-
Janari ALKALINOTZAILEAK Bukatzeko, gure azido-basiko oreka berreskuratzeko aholkuak eman dira gorago baina gogoraraziko ditugu: dieta xuxendu, ariketa fisikoa egin, ur asko edan eliminazioa hobetzeko eta behar izanez gero gehigarri alkalinotzaile edo mineraleztatzaile bat hartu. Ohar
pare bat almidoirik gabeko dietan ari garenon espondilitikoontzako: |
|