|
|
||||||
Klebsiella
errudun: ESPONDILITISAREN kontrako borrokan medikuek estrategia ezberdinak erabiltzen dituzte. Lehen estrategia, orain artean gehien erabili dena: inflamazioaren sintomak eta ondorioak arintzen saiatzea botika bidez, funtsean antiinflamatorioekin. Bigarren estrategia bat azken urte hauetan indar hartzen ari da: Espondilitisak immunitate sistemaren arazo bati lotua dagoenez, medizina biologiko edo antigorputz monoklonal deitzen diren horiekin gure immunitate sistemak erregulatzen saiatzen dira. (Ahaztu gabe badirela beste immunoterapia batzuk aipatu terapia "biologiko" horietatik ezberdinak, gaixoen artean ia ezezagunak direnak). Bestelako
estrategia bat planteatzen dute Londresko Alan Ebringer doktorearen ideia
jarraitzen dutenek. Esplikatuko dugu. Mundu guztiak aipatzen ditu beti
bi
faktore Espondilitisaren jatorria esplikatzeko. Alde batetik oinarri genetikoa
dago: espondilitikook HLA-B27 marka genetikoa daramagu (ikusi "HLA-B27
dut eta harro nago" atala) eta horren eraginez gainerako
pertsonek baino aukera gehiago ditugu Espondilitisa edukitzeko. Bestetik,
bigarren faktorea dago, batzuek "ingurugirokoa" eta beste batzuek
"kanpoko agentea" deitzen dutena. HLA-B27 marka genetikoa daukagunon
artean gutxi batzuk gara Espondilitisa nozitzen dugunak, horra hor bigarren
faktore baten beharraren frogarik onena. Baina zein izan liteke faktore
hori? Mediku ingeles batek eta bere taldeak galdera horri erantzun zehatza
eman zion duela urte batzuk; eta honetan oinarritzen da Espondilitisaren
kontrako hirugarren estrategia, gaitzaren sustraian eragin nahi duena. Ondoko urteetan, ohiko medikazioarekin batera (batez ere Sulfasalazina edo Salazopirina du Ebringer doktoreak gustuko) dieta bat proposatzen zien bere gaixoei: Almidoi Gutxiko Dieta (Londresko Dieta izenez ere ezagutua). Ebringer medikuntza ofizial edo halopatikoaren barruan mugitzen den medikua izan arren, artritis bat errejimenez borrokatzeko bere proposamena ez dute erreumatologo gehienek onartu (egia esan, ezagutu ere ez dute egiten Ebringerren proposamena) baina ugarituz joan ziren dieta horrekin hobeto zebiltzala zioten espondilitikoak. Eta Interneten sorrerak zabalkunde handiagoa eman zion informazio horri gaixoen artean. Gero, Ebringer doktoreak artatu zituen zenbait gaixok Ameriketara eraman zuten, hitzaldiak ematera. Ondoko urteetan, Kickas.org gunean espondilitiko batzuek Ebringerrek aldizkari bereizietan plazaratutako agiri batzuk Interneten publikatu eta bere dietaren inguruko eztabaidak sustatu zituzten. Gaixo horien artean medikurik ez da baina formazio handiko gizon eta emakumeak bai, eta horiek beren arteko informazio trukearen bidez asko aitzinatu dute Ebringerrek hasitako bidea. Hain zuzen Kickas.org-eko kide horien bidez ezagutu zuten elkar bere Kolon Sumingarria sendatzeko Almidoirik Gabeko Dieta praktikatzen zuen Carol Sinclair idazleak eta Alan Ebringer doktoreak. Espondilitikoekin topo egin arte ez zuen horretaz pentsatu, baina hala ohartu zen Sinclair berak Koloneko arazoaz gain Espondilitisa ere baduela. Carol Sinclairrek "No Starch Diet" liburuaren edizio berriaren hitzaurrea Ebringer doktoreari eskatu zion, eta Izorrategi honetan gazteleraz itzulita eskaintzen da. Ebringer doktoreak E.A.ren alorrean eta beste gaixotasunez publikatu dituen lanen zerrenda -lotura eta guzti- eta bibliografia osoa eskaintzen ditugu Alan Ebringer doktorearen lanak atalean. Hementxe ipini dugu euskaraz 2000. urtean Texaseko San Antonio hirian eman zuen hitzaldirako bidalitako laburpena. Hitzaldian oinarrituta John Merchantek idatzitako Espondilitisarentzako dieta Eskuliburua gaztelaniaz eskaintzen dugu. (Gaztelaniaz irakur daiteke Janari bakoitzak zenbat almidoi daukan) Ebringer
doktorearen hitzaldia Espondilitis Ankilopoietikoari buruz WWW.kickas.org gunean biltzen diren kide batzuek "ANKYLOSING SPONDYLITIS MEETING" izenburupean bilkura antolatu zuten Texaseko San Antonio hirian, eta ekitaldia 2000ko uztailaren 29 eta 30ean burutu zen. Bertara Alan Ebringer doktore eta irakaslea gonbidatu zuten, eta Londresko King's College-ko irakasle hau espreski joan zen Texaseraino gaixo hauekin hitz egitera. Bilkura antolatzeko dirua beste espondilitiko batek jarri zuen: George McCaffery enpresa handi baten jabea da eta duela urte batzuk Ebringer doktoreak artatu zuen Londresen. Oraindik ere tarteka parte hartzen du Kickas-eko elkarrizketetan, iristen diren gaixo gazteei almidoirik gabeko dietaren mesedeak aipatuz. Alan Ebringerrek Immunologia irakatsi du Londresko Unibertsitateko King's College-n eta mediku lana burutu zuen (jadanik erretretan baita) Middlesex Hospitaleko Erreumatologia sailean. Hona San Antonion asteburu horretan egin zenaren egitaraua: Larunbat goiza: Espondilitis Ankilopoietikoa. Definizioak. HLA-B27 eta mimetismo molekularra. Klebsiella bakterioa. Klebsiellaren kontrako antigorputzak zenbait herrialdetan. Espondilitisaren hasiera. Larunbat arratsaldea: Almidoi Gutxiko Dieta. Dietaren jatorria. Errejimen hau izatez da "Almidoi Gutxikoa / Proteina Askokoa". Dieta eta Salazopirina. Ariketak. Igande goiza: Entzuleekin eztabaida orokorra. Igande arratsaldea: Mimetismo molekularrarekin zerikusia duten beste gaitzak. Erreuma-sukarra. Artritis Erreumatoidea. Artritis Erreumatoiderako dieta. Gaixotasun neurologikoak: Esklerosi Anizkoitza. Behien Entzefalopatia Espongiformea. Aurrerakin hau bidali zien Ebringer doktoreak Jardunaldietako partehartzaileei: Zenbait
hitzen argibidea ANTIGENOA: erantzun immunea eragiten duen zerbait, izan kanpoko partikula ala mikroorganismoa. EA: "espondilitis edo espondilartritis ankilopoietikoa" kontzeptuaren laburdura. DIGESTIOA:
urdailean eta heste mehean janaria desegiteko prozesua. Digeritu gabeko
janaria, tartean almidoia, heste lodi edo kolonera iritsiko da. HLA-B27 hizkiek esan nahi dute "Human Lymphocyte Antigen" (Giza Linfozitoaren Antigenoa). Espondilitis Ankilopoietikoa daukaten gaixo gehienek dauzkate molekula horiek beren zeluletan. Horregatik esaten da pertsona horiek "HLA-B27 positiboak" direla. ERANTZUN IMMUNEA da gorputzak antigenoaren aurrean egiten duen erreakzioa. INFLAMAZIOA da ehun bizidun batek kalte bati ematen dion erantzuna; bere ezaugarriak dira gorritasuna, oinazea beroa edo hantura mikroorganismo berezi bat izan daitekeen gorputz ezezagun batek eragina. KLEBSIELLA bakterio bat da. Bere egiturak oso antza handia du HLA-B27ak duenarekin. Almidoitik eratorritako azukrez bazkatzen da. SAKRO-ILEITISA da giltzadura sakro-iliakoen inflamazioa. ALMIDOIA da karbohidrato konplexu bat, azukre-molekula luzez osatua; ogiak, patatak, pastelak eta pastak daukate. 1.-
Espondilitis ankilopoietikoa Gaixotasun honek Britainia Handiko eta Amerikako Estatu Batuetako populazioen %1-2 hunkitzen ditu; ez da eritasun arraroa, beraz. Hala ere, gaitz honen arazo handienetako bat da 5-10 urte pasatzen direla, eta batzuetan 20 ere bai, diagnostikoa egin bitartean; denbora horretan gaixoak nozitzen ditu bizkarreko oinaze atakeak, giharretako gogortasunak eta sarritan aurpegiratzen zaio "neurotikoa" dela edo itxurak egiten ari dela. "Diagnostiko berantiar" hori gertatzen da gaixotasunaren definizioetako bat zera delako: giltzadura sakro-iliakoen X-izpi bidezko azterketan "sakro-ileitisa azaldu behar duela", eta sakro-ileitisa garatzen 5-10 urte pasatzen direla. Horregatik gaixoari esaten zaio: "ZUK EZIN DUZU E.A.RIK EDUKI, SAKRO-ILEITISIK EZ DAUKAZU ETA". 2.-
HLA-B27 eta EAren arteko loturaren aurkikuntza EA daukaten gainerako gaixoek (%4 horiek) HLA-B27 NEGATIBOAK dira eta horiek gehienbat psoriasia edo hesteetako gaixotasunak dituzte edo beren diagnostikoa OKERRA da. Argi esateko, HLA-B27aren jabe izateak zerikusia dauka gaixotasunarekin. 1975ean Londresko Middlesex Ospitalean antolatu genuen "Ankylosing Spondylitis Research Clinic" taldea, galdera honi erantzuteko: Zergatik B-27 hori EA daukatenetan? 3.-
HLA-B27: Arazoaren tamaina AEBetan 275 milioi bizi badira, horrek esan nahi du bertan 22 milioi direla HLA-B27 POSITIBOAK, eta Erresuma Batuan 5 milioi. Hainbat ikerlek uste du HLA-B27 POSITIBOAK direnen artean %20k EAren sintoma batzuk dauzkatela. Ondorioz: 5 MILIOI IPARRAMERIKARREK dauzkate EA sintoma batzuk. MILIOI 1 BRITAINIARREK EAren sintomak dauzkate. ETA HORIETATIK GEHIENAK TRATAMENDURIK GABE BIZI DIRA! Gure ustez, HLA-B27 eta EAren arteko lotura aurkitzeak ARAZO HORI KONPONDU BEHAR LUKE. 4.-
"EA"ren ezaugarri klinikoak Sarritan diagnostikoa nekez egiten da, medikutara behin eta berriro joanagatik. EZ DA GAIXO BATENTZAKO GAUZA GOGAIKARRIAGORIK ZERA ENTZUTEA BAINO: "EZ DAUKAZU EZER", giharra bihurritu zaizu, lunbagoa daukazu, estresa, nerbioak edo "zure irudipenak dira". Hala ere, historia klinikoa funtsez eginez gero, gaixo horri nabari dakizkioke EAren edo aurre-EAren ezaugarriak. 5.-
Espondilitis Ankilopoietiko goiztiarra Middlesex Hospitaleko gure "AS Research Clinic"ean zehaztu genituen EAren 6 sintoma gaixoaren historia klinikoa kontuz eginez gero aurkitu daitezkeenak. Gaixoa gainera HLA-B27ari dagokionez positiboa baldin bada, orduan "aurre-EA" bat daukala dignostikatzen diogu eta gaixo hori artatzen dugu EA baleuka bezala. EAren 6 ezaugarri
kliniko bereziak honakoak dira: 6 ezaugarri horietatik 5 baldin baditu HLA-B27 positiboa den pertsona batek, esan daiteke EA daukala eta horren arabera artatu behar dela. 6.-
Espondilitis Ankilopoietikoa, HLA-B27 eta Klebsiella Sukar erreumatikoa Streptococcus mikrobioak eragiten du goiko arnasbideak infektatzen dituenean; bakterio hori ohikoa da anjinetan. New Yorkeko Zabriskie-k erakutsi zuen mikrobio horrek badituela sekuentzia batzuk gizakiaren bihotzaren ehunaren antza dutenak, hau da, mikrobio horrek molekula-mimetismoa daukala bihotzeko ehunekin. Holako infekzio bat gertatu eta 3-6 astera, gaixoak garatu dezake bihotzeko "marmarra" ("murmur" ingelesez), zeren eta gaixoak Streptokokoen kontra dauzkan antigorputzek ez bakarrik mikrobioak baizik eta gaixoaren beraren bihotzari ere erasotzen diote eta. Aipatu dugun molekula-mimetismoaren eraginez. 1975ean guk proposatu genuen mikrobio bat egon behar zuela bere gainazalean edo mintzean HLA-B27aren sekuentzien antzeko beste sekuentziak daramatzana. Untxi bati injektatu zitzaizkion gizakiaren HLA-B27 zelulak eta ondorioz sortutako antiserumak erreakzionatu zuen Klebsiella izeneko mikrobio baten aurrean; Klebsiella gizakiaren hesteetan ohikoa da. 1976an Parisen jakinarazi genuen lehenbiziko aldiz, "HLA eta Gaixotasuna" izena zeukan biltzar batean, espondilitis ankilopoietikoa Klebsiella mikrobioek eragina izan daitekeela, HLA-B27arekiko molekula-mimetismoa erakusten duelako. 7.-
Klebsiellaren kontrako antigorputzak EA daukaten gaixoetan Geroztik argitaratu dira EA daukaten gaixoetan Klebsiellaren kontrako antigorputzak aurkitu direla dioten beste 17 herrialdetako agiriak, tartean AEBetakoak. 8.-
Klebsiella mikrobioak EA daukaten gaixoetan Klebsiella mikrobioak bere baitan dauzka nitrogenasa eta pululanasa molekulak, erreakzionatzen dutenak bai HLA-B27arekin eta bai gerrialdeko bizkarrezurrean eta giharretan aurkitzen diren kolagenozko osagaiekin. 9.-
EA gaixotasun autoimmunea da 10.-
EArentzako Londresko Errejimena Heste lodian Klebsiella bakterioak bazkatzen dira, 3 edo 4 ordu lehenago gaixoak irentsi dituen janarietatik. Norbaitek almidoia duten janarietatik asko jaten duenean (OGIA, PATATAK, PASTA ETA PASTELAK), horietatik elikatzen da Klebsiella, ugaritu egiten da eta orduan gaixoaren sistema immuneak sortzen ditu mikrobio horien kontrako antigorputzak. Antigorputz horietako batzuek erasoko diete bizkarrezurreko kolagenoei edo berdin begiko ubeakoei, iritis edo ubeitisa ere gertatzen baita EA daukaten gaixoen artean. Horregatik, antigorputz horiek gizakiaren ehunak kaltetu eta EA ERAGITEN dutenez gero, beharrezkoa da janari horiek BAZTERTZEA (13. agiriak erakusten du gure gaixoei ematen diegun "Errejimen eskuorria"). --- "Gutxitu
janariok: Jan
proteina, barazki eta fruitu asko. Gehitu janariok: Neurrian jan: gantza eta azukreak Edarietan
eta espezieetan ez dago debekurik". 11.-
Almidoi Gutxiko errejimenaren jatorria Geroztik, zenbait gaixo ikuskatu ditugu 15 urte edo gehiagoz, eta beren inflamazio edo gaixotasunaren gogorraldiak -VSG (Eritrozitoen Sedimentazio Abiadura) ikusita neurtuak- denbora honetan nabarmen gutxitu direla ikusi ahal izan da, eta ikuspegi klinikotik iduri du gaixotasunaren aurrerakada geldiarazi egin dela. 12.-
Beste tratamenduak: Salazopirina eta Ariketa fisikoa HALA ERE, ESPONDILITISA DAUKATEN GAIXOENTZAKO DAGOEN TERAPIARIK GARRANTZIZKOENA ARIKETA FISIKOA ERREGULARTASUNEZ EGITEA DA, BATIK BAT "STRETCHING" EDO LUZAKETAK. Nahi nuke EAri buruzko ohar labur hauek mesedegarri izatea San Antonioko bilkuran izango diren partaideentzako. Agur bero bat, Alan Ebringer
B.Sc, MD, FRCP, FRACP, FRCPath. Irudia Ondoko helbidean ikus daiteke hitzaldi hau ilustratzeko Alan Ebringer doktoreak erabilitako irudia: http://www.kickas.org/medical/AN2.jpg Irudian ikusten
dira heste lodia, bizkarrezurra eta tartean diren nodulu linfatikoak.
Honela argitzen du grafikoa Ebringerrek:
|
|